XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BARNE SAILA ERABAKIA, 1989.eko azaroaren 22koa, Administrazio eta Plangintzarako Sailburuordearena, baletatik eta labanetatik babesteko jaken horniketari buruzko CP-560/89 espedientea esleitzen duena.

Administrazio eta Plangintzarako Sailburuorde Jn. T. Argiak honako hau xedatzen duen Erabakia hartu du: CP-560/89 espedientea, Baletatik eta labanetatik babesteko jaken horniketari dagokiona, honako hauei esleitzea: Cotelsa enpresari (1 Lotea), zortzi milioi, hirurehun eta berrogeitalau mila, zortzirehun eta larogeitamasei (8.344.896) pezetatan; Sportil enpresari (2. Lotea), zortzi milioi, zazpirehun eta berrogeitazazpi mila (8.747.000) pezetatan, eta Cotelsa enpresari (3 Lotea), hiru milioi, seirehun eta hirurogeitabost mila, bostehun eta hogei (3.665.520) pezetatan.

Erabaki honen aurka berraztertze errekurtsoa tartejarri ahal izango da hilabeteko epearen barruan, administrazio bidea agortuz, Administrazioarekiko Liskarrauzien jurisdikziora jo aurretik.

Sondika, 1989.eko azaroak 22. Administrazio eta Plangintzarako Sailburuordea, PELLO CABALLERO LASKIBAR.